Amorebieta-Etxanoko Nagusi Aretoak nagusiei zuzendutako barreterapia tailerra antolatu du

2017/11/21

Amorebieta-Etxanon, 2017ko irailaren 20an. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bitartez, udalerriko 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako doako Barreterapia tailerra antolatu du azaroan.

Helburua barreterapia ezagutaraztea da, barrearen bitartez egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzeko.

Partaideek barrearen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak ezagutu ahal izango dituzte. Maila fisikoan, barrea mesedegarria da bihotzaren, eta zirkulazio eta inmunologia sistemen funtzionamendurako, arnasketa hobetzen du, oxigenazioa indartzen du eta efektu analgesikoa dauka.

Beste alde batetik, barrearen eta umorearen onura psikologikoak hauek dira: antsietatea eta estresa murrizten ditu, ardurak eta pentsamendu negatiboak baztertzen laguntzen du, ahalmen intelektualak indartzen ditu eta pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetza bultzatzen ditu.

Tailerra azaroaren 22an eta 29an eta abenduaren 13an eta 20an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. 

Izen ematea Gudari kaleko 6an dagoen Nagusi Aretoan edo 94.694.11.29 telefono zenbakira deituz egin ahal izango da, azaroaren 21a baino lehen.