Amorebieta-Etxanoko Musika Bandak "Koloreen doinuak" aurkeztuko du Zornotza Aretoan

2021/03/05
Pintura izango da asteburu honetan Zornotza Aretoan eskainiko dituen bi kontzertuen protagonista nagusia: lehena, bihar, martxoaren 6an, 19:00etan eta bigarrena, martxoaren 7an, igandean, 12:30etan.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko martxoaren 5ean, ostirala. 2021-2021 denboraldiaren baitan, Amorebieta-Etxanoko Musika bandaren hirugarren geldialdia koloretan izango da Pintura izango da asteburu honetan Zornotza Aretoan eskainiko dituen bi kontzertuen protagonista nagusia: lehena, bihar, martxoaren 6an, 19: 00etan eta bigarrena, martxoaren 7an, igandean, 12: 30etan.

"Koloreen doinuak" izenburupean eta Aritz Labrador zuzendariaren gidaritzapean, ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenak, “koloreetatik musikara” deritzonak, koloreetan edo margolanetan oinarritutako musika jorratuko du; bigarrenak, “musikatik koloreetara”, bandaren doinuak baliatuko ditu kolore eta margolan berriak sortzeko. Azken hauek Mikel Berrojalbiz brotxa pintorearen eta Martzel DoNascimento spray margolariaren eskutik gauzatuko dira.