Amorebieta-Etxanoko Jubilatutako pertsonen etxeak ateak irekiko ditu berriro zenbait hobekuntzekin
Amorebieta-Etxanon, 2021eko ekainaren 11n, ostirala. COVID-19ak eragindako murrizketen ondorioz, Amorebieta-Etxanoko erretiratuen etxea aldi baterako itxi ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak erretiratuen etxeko zerbitzua berriro irekiko du ekainaren 14tik (astelehena) aurrera. Nafarroa Zentroan dagoen lokala astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 10: 30etik 20: 00etara.
Zentroaren edukiera % 50 murriztuko da, urruntze sozialeko neurriak bermatzeko eta adinekoen osasuna eta segurtasuna zaintzeko.
Itxiera-tarte horretan, zerbitzua eta instalazioak hobetzeko aprobetxatu da; alde batetik, espazioa egokitu da, topaleku eta interakzio sozialerako gune atseginagoa izan dadin, eta bestetik, itxura eta dekorazio berria eman zaie tabernari eta jantokiari. Gainera, jatetxe-zerbitzua optimizatu da eta hemendik aurrera kalitatezko menu osasungarri, anitz eta erakargarriez osaturiko karta berri bat eskainiko da.
Tabernak 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eskainiko du zerbitzua eta jantoki-zerbitzua 13:30etik 15:30era izango da. Halaber, ile-apainketako eta podologiako zerbitzuek ere berriro funtzionatuko dute, betiere higiene- eta osasun-neurriak errespetatuz eta aurrez hitzordua eskatuta.