Amorebieta-Etxanoko ikasleek Eskolako Udal Foroan parte hartu dute

2018/05/15
- Maiatzaren 10ean, Eskolako Agenda 21 programan diharduten Amorebieta-Etxanoko ikastetxeak, udaletxean topatu ziren gure udalerriko Ingurumenari eskainitako jardunaldi batean. - Eskolako Agenda 21 Ingurumen Hezkuntza programa bat da, eta haren xede nagusia ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da.

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzak 15. Pasa den maiatzaren 10ean, Eskolako Agenda 21 programan diharduten Amorebieta-Etxanoko ikastetxeak, udaletxean topatu ziren gure udalerriko Ingurumenari eskainitako jardunaldi batean.

Eskolako Agenda 21 Ingurumen Hezkuntza programa bat da, eta haren xede nagusia ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da. Proiektua burutzen duten ikastetxeek, urtero gai berri bat jorratzen dute, eta ikasturte honetan Amorebieta-Etxanoko ikastetxeek Ekonomia Zirkularra aztertu dute. Udalerri honetan, Amorebieta-Larrea, Andra Mari Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Karmengo Ama, El Carmelo, Urritxe eta Zornotza ikastetxeek parte hartzen dute.

Udaletxean egin zen batzar honetan, 24 ikasle inguruk hartu zuten parte. Goizeko 11:30etan udalerriko Alkatearekin, Andoni Agirrebeitia, bildu ziren eta ikasleek Ekonomia Zirkularraren inguruan, ikastetxeetan egindako lana azaldu zuten. Jarrian, ikasleek, udalerria hobetzeko proposamenak aipatu zituzten. Bestalde, haiek ere konpromiso batzuk hartu dituzte ingurumena zaindu eta babesteko.

www.amorebieta-etxano.eus