Amorebieta-Etxanoko hilerrietan, Santu Guztien egunean, Covid-19aren transmisioa minimizatzeko neurriak eta gomendioak

2020/10/27
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak kontzientziatu nahi ditu Santu Guztien Egunean Covid-19aren transmisioa minimizatzeko neurriak eta gomendioak errespetatzearen garrantziaz.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak kontzientziatu nahi ditu Santu Guztien Egunean Covid-19aren transmisioa minimizatzeko neurriak eta gomendioak errespetatzearen garrantziaz. Maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia mantentzea eta eskuak garbitzea nahitaezko neurriak dira. Aldi berean, hilerrian behar den gutxienezko denbora egotea gomendagarria da, baita beste pertsona batzuekin hitz egitea saihestea ere.

Leginetxeko hilerria. Pertsonen zirkulazioa zuzentzeko ibilbideak ezarri dira gune jakin batzuetan pilaketak eta haien arteko kontaktua saihesteko. Sarrerako ate bat eta irteerako bi ate egongo dira eta horietako bat aparkalekurako zuzeneko irteerarako baino ez da erabiliko.

Barne-zirkulazioko ibilbide guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Bisitak mailakatzea gomendatzen da jende-pilaketak edo pertsona-taldeak saihesteko. Azaroaren 1era arte ez itxarotea eta bisitak aurreratzea gomendatzen da. Kapera itxita egongo da, komunak bezala.

Gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran, irteeretan eta hilerriko hainbat lekutan, herritarrek erabiltzeko. Ohiko ordutegia 8:00etatik 20:00etara luzatuko da azaroaren 1era arte. Une oro udal-langileen jarraibideak bete beharko dira.

Etxano eta Bernagoitiako hilerriak. Bisitak mailakatzea gomendatzen da, jende-pilaketak edo pertsona-taldeak saihesteko. Gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran eta irteeran, baita hilerriko hainbat puntutan ere. Ohiko ordutegia ere zabaldu dute: 8:00etatik 20:00etara, azaroaren 1era arte. Une oro udal-langileen jarraibideak bete beharko dira.