Amorebieta-Etxanoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak aurrez aurre joateko hitzordua jarri du martxan

2020/10/29
Azaroaren 2tik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) aurrez aurreko hitzordua jarriko du.

Azaroaren 2tik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) aurrez aurreko hitzordua jarriko du abian. Aldaketa horren helburua zerbitzuaren kalitateari eustea da eta HAZ-en dauden pertsonen arteko bi metroko distantzia zaintzea, pilaketak saihesteko. HAZ-ek telefono bidez eta posta elektroniko bidez artatzen jarraituko du, beti bezala.

Hitzordua 010 telefonoaren bidez eska daiteke (Amorebieta-Etxanotik doan). Halaber, 94 630 00 02 telefonoa eta 688 866 600 WhatsApp-a eskuragarri daude. Aldez aurreko hitzordua bide telematikoz ere eskuratu ahal izango da amorebieta-etxano.eus/hitzordua/ web-gunean  eta haz@amorebieta.eus helbide elektronikora idatziz.

Aurretiko hitzordua gutxienez egun bat lehenago eskatu beharko da eta herritarrek hitzordu bat eskatu beharko dute egin beharreko izapide bakoitzeko. Aurretiko hitzordua eskatzen duenak NANa edo AIZa aurkeztu beharko du eta dokumentazio hori tramitea egitean aurkeztu beharko du. HAZ-en ordutegia 07:30etik 15:00era izango da, azken hitzordua 14:45ean izanik.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) Amorebieta-Etxanoko Udalean herritarrentzat erreferentzia den udal-zerbitzua da. HAZ zerbitzuak modu integratuan eskaintzen ditu esku-hartze tekniko espezializaturik (informazioa, izapidetzea eta kudeaketa) behar ez duten udal-zerbitzu gehienak, honako kanal hauen bidez: aurrez aurrekoa – orain hitzordua baino ez –, telefono bidezkoa edo telematikoa.