Amorebieta-Etxanoko Haurreskolaren matrikulazio epea zabalik dago apirilaren 12tik 21era

2021/04/08
• Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean. • Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak bideo bat sortu du familiek zentroaren eskaintzaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu ditzaten.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 8an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak izena emateko epea ireki du 2021-22 ikasturterako, 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurrentzat (0 eta 1 urte bitartean). Haurren hasiera-data irailean, urrian eta azaroan izango da.

Izen-ematea apirilaren 12an hasiko da eta apirilaren 21era arte luzatuko da. Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean. Martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek apirilaren 21etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean. 

Behin-behineko zerrendak ekainaren 2an argitaratuko dira eta erreklamazio eta subsanazio epea ekainaren 3tik 16ra luzatuko da. Eskaerari uko egiteko aukera emango da ekainaren 16 arte eta behin betiko zerrendak ekainaren 30ean argitaratuko dira.

Ekainaren 20tik aurrera Haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (ekainaren 30ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Bideoa

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak bideo bat sortu du familiek zentroaren eskaintzaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu ditzaten.