Amorebieta-Etxanoko Haurreskolaren matrikulazio epea zabalik apirilaren 12tik 21era

2021/03/18
• Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean. • Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 22tik 26ra, ikastetxeko irakasle-taldearekin batera, familiek instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 18an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak izena emateko epea ireki du 2021-22 ikasturterako, 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat.

Matrikulazio ofiziala datorren apirilaren 2an hasiko da eta apirilaren 12ra arte luzatuko da. Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean.

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 22tik 26ra, ikastetxeko irakasle-taldearekin batera, familiek instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten, hurrengo ikasturteari begira seme-alabak matrikulatzeko interesa izanez gero. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 94 673 03 46 telefono zenbakira deituz.