Amorebieta-Etxanoko Haurreskolan zabalik dago matrikulazioa egiteko epea

2021/09/27
• Deialdia 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurrei dago zuzendua. Orain izena ematen duten neska-mutilek abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dute ikasturtea.

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak zabaldu du matrikulazio garaia 2020 eta 2021 urte bitartean jaiotako zornotzar txikiei zuzendua. Izena orain ematen duten neska-mutilek abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dute ikasturtea. Matrikulazio epea urriaren 1etatik urriaren 8ra izango da zabalik eta bi modutara eman daiteke izena: online, www.haurreskolak.eus helbidean edo Haurreskolan bertan. Matrikulak Haurreskolara eramateko edo informazio gehiago eskatzeko hitzordua hartu behar da aldez aurretik, 94 673 03 46 zenbakira deituta.