Amorebieta-Etxanoko hainbat lekuri buruzko atzera begirako erakusketa antolatu du Zelaieta Zentroak

2021/06/15

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 15an, asteartea. Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan Uztargi.Klik Elkartearen "Amorebietako atzera begirakoa" argazki erakusketa izango da ikusgai ekainaren 15etik uztailaren 2ra.

Erakusketa honetan gure udalerriko hainbat txoko ikusi ahal izango dira, irudietako batzuk duela 70 urte baino gehiago hartutakoak eta elkarteko kideek gaur egun erreplikatuko dituztenak. Zuri-beltzeko argazki analogikoek eta gaur egungoek koloretan osatzen dute erakusketa.