Amorebieta-Etxanoko Guraso Eskolak mendekotasunen prebentzioa landuko du

2020/10/28
Familiatik nola aurre egin COVID-19ak adingabeen kontsumo eta adikzioetan sortutako aldaketei izango da gaia.

Urtero bezala ailegatu dira udalerriko guraso eskolak. Gurasotasun positiboaren bitartez, familiaren eremuan mendekotasunen prebentzioa sustatzea da helburua. Horretarako, Gizarte Ekintza Sailetik, Mendekotasunen Prebentziorako Zerbitzuaren bitartez, familientzako formakuntza hauek antolatzen dira. Bi formatuen artean hautatu ahal da: aurrez aurre edo online.

Familiatik nola aurre egin COVID-19ak adingabeen kontsumo eta adikzioetan sortutako aldaketei izango da gaia. Ze aldaketa gertatu dira? Droga (alkohola, tabakoa eta kalamua) zein portaera adikzioak (txatak, sare sozialak eta bideo-jokoak) ikusiko ditugu. Zer egin dezakegu gure seme-alabak babesteko hezkuntza emozionaletik? (Aldaketetarako prestatu, erresilientzia,…).

Familien errealitate desberdinetara moldatzeko, aurrez aurreko formatuan ordu eta erdiko lau saio eskaintzen dira eta, online formatuan beste ordu bateko lau saio (astero saio bat azaroan zehar).

 

AURREZ AURRE – 17:30etik 19:00era Nafarroa Zentroan.

-          10 – 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako:

  • EUSK: azaroak 2, 9, 16 eta 23 (astelehena).
  • GAZT: azaroak 3, 10, 17 eta 24 (asteartea).

-          14 – 16 urte bitarteko seme alabak dituzten familientzako:

  • EUSK: azaroak 4, 11, 18 eta 25 (asteazkena).
  • GAZT: azaroak 5, 12, 19 eta 26 (osteguna).

ONLINE – 19:15etik 20:15era.

-          10 – 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako:

  • EUSK: azaroak 2, 9, 16 eta 23 (astelehena).
  • GAZT: azaroak 3, 10, 17 eta 24 (asteartea).

-          14 – 16 urte bitarteko seme alabak dituzten familientzako:

  • EUSK: azaroak 4, 11, 18 eta 25 (asteazkena).
  • GAZT: azaroak 5, 12, 19 eta 26 (osteguna).

 

-          Talde bakoitzean gutxienez 5 lagunek izena eman behar dute taldea ateratzeko. Izena ematea: 010 (dohainik Amorebieta-Etxanotik), 946 30 01 90 edo drogamendekotasuna@amorebieta.eus 2020ko urriaren 30era arte.