Amorebieta-Etxanoko Formazio Azoka online formatuan itzuliko da apirilaren 27, 28 eta 29an

2021/04/23
• Ekitaldia streaming bidez emango da Zelaieta Zentrotik eta programatutako mintegi eta topaketetan on line parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea horretarako sortu den webgunean (trebatuzaitezamorebieta.eus) adierazten diren mekanismoen bidez.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 23an, ostirala. Iazko etenaldiaren ostean, Zornotza Azoka Formatu 2021, Amorebieta-Etxanoko ohiko Enplegu eta Formazio Azokaren hirugarren edizioa, online formatuan itzuliko da apirilaren 27, 28 eta 29an.

2018an, Ekonomi Sustapen eta Enplegu sailak urtero Formazio eta Enplegu Azoka bat sortzea erabaki zuen. Azoka honen hirugarren edizioak zerumugak zabaldu nahi izan ditu,  bere ingurune hurbilean prestakuntzaren sektorean erreferente bihurtuz, Arratia, Durangaldea, Urdaibai, Lea Artibai eta Galdakaoko eskualdeetan, bai eta Azokaren etorkizuna lankidetza-ekitaldi gisa planteatzea ere, sektoreak berak haren diseinuan eta garapenean parte har dezan.

Egokitutako ekimena

Aurten ere, modu aktiboan lan egiten jarraitu dugu enpleguaren arloan, gure bulegoetatik igaro diren pertsona guztiei lagunduz. Oraindik pandemian murgilduta gauden arren, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailak, esklusiboki Formazioaren alorrera zuzenduriko eta gaur egungo egoerara guztiz egokitutako ekitaldi birtual bat egitea erabaki du, Formazio Azoka bizirik mantentzeko helburuarekin eta 2022ko martxoan berriz ere, Formazio eta Enpleguaren esparruan garatuko den Aurrez aurreko Azokaren formatura itzultzeko itxaropenarekin.

Horregatik, hirugarren edizioa honetan ahalegin guztiak bi kolektibo handitara bideratu dira: alde batetik, irakaskuntzako profesionalak (zuzendariak, ikasketa-arduradunak eta orientatzaileak), Azokaren eragin naturaleko eremuan ezarritako 80 prestakuntza-zentro ingurutakoak (Arratia, Durangaldea, Urdaibai, Lea Artibai eta Galdakaoko udalerria eskualdeak), eta bestetik, arte-irakaskuntzen arloan prestatzeko interesa duten lurraldean ezarritako irakaskuntza-zentroetako Batxilergoko 1 eta 2. mailetako ikasleak.

Ekitaldia streaming bidez emango da Zelaieta Zentrotik eta programatutako mintegi eta topaketetan on line parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea horretarako sortu den webgunean (trebatuzaitezamorebieta.eus) adierazten diren mekanismoen bidez. Jardunaldi bakoitzeko jarduera-programa web orrian bertan ere eskura daiteke.