Amorebieta-Etxanoko Enpresen 4. Topaketa Estrategikoa izango da ostiral honetan Zelaieta Zentroan

2015/03/24
• Bertan izango dira bai CEBEK eta baita Gizagune Fundazioa ere. Lehenengoak lan-harremanetan desadostasunak nola kudeatu azalduko du eta Fundación Gizagunek berriz, erakundeen barne-gatazkak nola kudeatu aztertuko du.

Amorebieta-Etxano, 2015eko martxoaren 24a. Laugarren urtea da Amorebieta-Etxanoko Udalak enpresen topaketa estrategiko bat antolatzen duena, herriko enpresentzat interesgarria izan daitekeen informazioa zabaltzeko helburuarekin.

Topaketa ostiral honetan izango da, martxoak 27, 12:00etatik 13:30etara Zelaieta Zentroan. CEBEKeko Mikel Andérezek parte hartuko du eta “Lan-harremanen errealitate berria: adostasunak eta desadostasunak kudeatu eremu kolektiboan” izenburua duen hitzaldi bat emango du lan-harremanen eremu kolektiboan desadostasunak kudeatzeari buruz. Gizagune Fundazioko Mª Eugenia Ramosek erakundearen barne-gatazkak nola kudeatu azalduko du “Erakundeen barneko gatazka (gatazka kolektiboa ez dena) kudeatu” izenburupean emango duen hitzaldian.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udalak enplegua sortzea helburu duten diru-laguntzak arautzeko oinarriak azalduko ditu.