Amorebieta-Etxanoko DBH2ko ikasleak Astepeko araztegia bisitatzen ari dira

2014/10/10
• Ura garbitzeko teknikak eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua ezagutzen ari dira • El Carmeloko, Andra Mariko, Karmengo Amako, Urritxeko eta Lauaxetako 250 ikaslek baino gehiago ari dira ekimenean parte hartzen

Amorebieta-Etxano, 2014ko urriak 10. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Iraunkortasun eta Zerbitzuen Sailak antolatuta, Karmelo, Andra Mari, Karmengo Ama, Urritxe eta Lauaxeta ikastetxeetako ikasleak Astepe araztegia bisitatzen ari dira astean zehar. Lehenengo bisita urriaren 6an egin zen, eta azkena, ostiralean egingo dute, urriaren  10ean. Guztira, 267 ikaslek izango dute araztegia bisitatzeko aukera.

Bisitaren helburua ura garbitzeko teknika ezagutzea da, eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua gertutik ezagutzea. Bisitak 45 minutuko iraupena du, eta besteak beste, ikasleek hondakin-urei ematen zaien tratamendu biologikoa ikusten dute. Tratamendu horri esker, hasierako materia organikoa eta esekiduran dagoena ia erabat desagerrarazten da, eta berriro isurtzen da Ibaizabal ibaira.

Bisitak bi parte ditu. Lehenengoan, azalpen orokorra jasotzen dute Power Point baten laguntzarekin. Bigarrengoan, araztegian zehar bisita gidatua egiten dute.