Amorebieta-Etxanok zuhaitz bat moztuko du Zelaieta parkean, prebentzio moduan

2019/06/21
• Tamaina handiko zuhaitzen egoera aztertzeko ikerketaren aurretiazko emaitzek eragin dute erabaki hau. • Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, zuhaitz bi inausi egingo dira.

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 21a. Amorebieta-Etxanoko Udalak, gaur, ostirala, Zelaieta parkean dagoen ezki bat moztuko du prebentzio moduan.

Tamaina handiko zuhaitzen egoera aztertzeko ikerketaren aurretiazko emaitzek eragin dute erabaki hau. Dirudienez, zuhaitz honen egoerak erabaki hau hartzera behartzen du.

Alboan dauden mota bereko bi zuhaitz inausi egingo dira, ikerketa amaitu bitartean oinezkoen segurtasuna bermatzeko.