Amorebieta-Etxanok UNICEFeko Haurtzaroaren Lagun diren Hirien Programarekin bat egin du

2019/02/22
• Programak Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa tokiko gobernuetan aplikatzea sustatzea du helburu nagusitzat, Eusko Jaularitza eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioaren (FEMP) babesarekin. • Halaber, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Haurren Hiria, Euskadiko umeen hirien sarearekin, haurtzaroaren ikuspuntutik elkarbizitza bultzatzeko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko otsailaren 22a. Amorebieta-Etxanoko Udalak  UNICEFekin hitzarmena sinatu du gaur, Haurtzaroaren Lagun diren Hirien Programako kide izateko. Programak Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa tokiko gobernuetan aplikatzea sustatzea du helburu nagusitzat.

Eusko Jaularitza eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioaren (FEMP) babesarekin, programak ondokoak bultzatzen ditu: haurtzaro eta nerabezaroaren tokiko planak sortzea, udalaren jardunean umeek parte hartzea eta haurtzaro eta nerabezaroaren eskubideak garatzea nahi duten udal politika guztiak sustatzea. Herritarren lankidetza eta erakunde arteko koordinazioa dinamizatzen du, etengabeko hobekuntza eta politika hauek garatzea ortzeko bide bezala.

Akordio honen bidez, Udalak eta UNICEFek komunikazio protokolo bat ezarriko dute elkarrekin lanean aritzeko. Horrela, Haurtzaroaren Lagun den Hiri bezala aitortua izateko izapideei hasiera emango zaie.

Halaber, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Haurren Hiria, Euskadiko umeen hirien sarearekin. Gainera, lehen urrats bezala, Haurtzaroaren Kontseilua sortu du, haurtzaroaren ikuspuntutik elkarbizitza bultzatzeko.