Amorebieta-Etxanok San Migel-Jauregizahar kaleko trafikoa berrantolatu du eta 20 aparkaleku gehiago sortu ditu

2018/12/13
• Jarduketa eremua San Migel kaleko 21 bisean hasi eta Bideaurreraino izango da. • Zornotzarrek San Migel kaletik herrira sartu eta irteterakoan hobekuntzak egitea eskatu dute aurrekontu parte-hartzaileen bidez. Hainbat proposamen aurkeztu dira eta aldaketa honek proposamen horiei erantzun nahi die. • Lan hauekin aparkaleku plaza kopurua berrantolatu eta handitu nahi da eta baita ibilgailuen zirkulazioa gehienez 30 kilometro orduko abiaduran egingo dela bermatu.

Amorebieta-Etxano, 2018ko abenduaren 13a. Amorebieta-Etxanok gaur onartu ditu San Migel kalea berrantolatu, asfaltatu eta seinaleztapena hobetzeko lanak. Jarduketa eremua San Migel kaleko 21 bisean hasi eta Bideaurreraino izango da.

Ondoko lanak egingo dira: aparkaleku plazak berrantolatuko dira, Jauregizahar auzora sartu eta irteteko errotonda bat jarriko da trafikoa arautzeko, zorua asfaltatuko da eta seinaleztapena hobetuko da tarte guztian.

Lan hauekin aparkaleku plaza kopurua berrantolatu eta handitu nahi da, guztira aparkatzeko 20 plaza egongo direlarik eta trafikoa arintzeko bidea berrantolatuko da eta  ibilgailuen zirkulazioa gehienez 30 kilometro orduko abiaduran egingo dela bermatu.
Jarduketa honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako hainbat proposameni erantzuten die. Proposamen horietan San Migel kaletik herrira sartu eta irteterakoan trafikoan hobekuntzak egitea eskatzen zuten.

Eguraldiak laguntzen badu, lanak datorren aste amaieran amaituko dira.