Amorebieta-Etxanok Larrea kiroldegiko fitness gimnasioa ireki du berriro

2020/09/21
• Instalazioak gehienez 34 laguneko edukiera izango du eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

Amorebieta-Etxano, irailak 21, astelehena: Larrea kiroldegiko fitness gimnasioak bere instalazioak irekiko ditu astelehen honetan, gehienez 34 laguneko edukiera arautuarekin. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 685 750 915 telefonoaren bidez edo aurrez aurre.

Erabilera-arauei dagokienez, aldagelak eta dutxak ezin dira erabili. Maskara nahitaez erabili beharko da, ariketa egiterakoan izan ezik. Horrela, sarbideetan eta aparatuen arteko trantsizioan nahitaezkoa izango da. Bi eskuoihal eraman behar dira, bat makina estaltzeko eta bestea izerdia lehortzeko. Ezin izango da kirol-poltsarik eraman, soilik kirol-jarduera garatzeko beharrezkoa dena.

Jarduera gehienez 60 minutukoa izango da. Instalazioa 8: 00etatik 20: 30era egongo da irekita.