Amorebieta-Etxanok ikastetxeen desinfekzioa indartuko du, osasun-segurtasuna handitzeko

2020/09/11
• Udalak ezohiko garbitasun- eta higiene-neurriak hartuko ditu Larreako eskoletan. • Eskola-orduetan garbitasuna eta aireztapena bermatuko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larreako eskolen desinfekzioa, garbiketa eta aireztapena indartuko ditu 2020-2021 ikasturtean.  Udalak ahalik eta segurtasunik handiena gura du ikasle, irakasle eta gainerako langileentzat, COVID-19a dela eta egon daitezkeen arriskuak ahal bezain txikienak izateko.       

Amorebieta-Etxanoko Luis Urrengoetxea kaleko ikastetxeetan, bai haur-eskolako eraikinean bai Larreako eraikinetan, hainbat neurri hartu dira: komunak egunean hiru bider desinfektatzea eta gehien ukitzen diren gainazalak eta elementuak garbitzea –barandak, ateen heldulekuak, ateak eurak-, etab. Gainera, instalazio guztiak ahal den gehien aireztatutako dira airea etengabe berriztatzen dela ziurtatzeko.       

Osasun-neurri horiek Eusko Jaurlaritzaren ikastetxeetarako kontingentzia-planetan aurreikusita daude. Plan horietan argibideak daude ikastetxeen eta haietan dauden elementuen garbiketaz eta desinfekzioaz, aireztapenaz eta hondakinen kudeaketaz.