Amorebieta-Etxanok ikastaro berri bat antolatu du zaintzaileek beraien emozioak kudeatzen ikas dezaten

2015/04/24
• Helburua zaintzaileei laguntzea da, emozioak eta hauek eragiten dituzten egoerak antzeman eta modu egokian moldatzen ikasi. • Ikastaroa doakoa da eta maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an emango da, 17:00etatik 18:30etara. • Parte hartzeko beharrezkoa da Gizarte Ekintzako bulegoetan izena ematea edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deitzea.

Bilbo, 2015eko apirilaren 24. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak tailer berri bat antolatu du “EMOZIOEN KUDEAKETA ZAINTZA LANETAN” izenekoa. Zaintzaileei emozioak eta hauek sorrarazten dituzten egoerak antzematen lagunduko die, positiboak zein negatiboak izan eta modu egokian moldatzen ikasiko dute, adierazten jakin edota haien intentsitatea jaisteko edo aldatzeko gai izan, zaindua denarentzat edo ingurukoentzat kaltegarriak izanez gero. 
Jarduera “Zainduz, zaintzailea zaindu” programaren barruan kokatua dago eta mendekotasun egoeran daudenak zaintzen dituzten senitartekoei zuzenduta dago.  

Zaintza lanetan, zaintzaileak pentsamendu edo emozio positibo edo negatiboak izan ditzake bai bere familartekoarekiko edo baita bere buruarekiko. Emozio guztiak, maitasuna, tristura, poza, beldurra, nazka, amorrua, sorpresa… zilegiak dira. Erreakzio normalak dira, bizi dugun egoerara egokitzea helburu dutenak.  Hala eta guztiz ere, egokiena izango litzake sentimendu horiek badirela onartzea (ez sentimenduok ekidin, beraiengandik alde egin edota ukatu) eta antzematen jakin, onartu eta azkenik, hauek moldatzen jakin.

Prestakuntza Ainhoa Pazosek emango du. Honek esperientzia handia du psikoterapeuta eta hezitzaile gisa. Tailerra maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an egingo da 17:00etatik 18:30etara.

Doakoa izango da eta parte hartzeko beharrezkoa da Gizarte Ekintzako bulegoetan izena ematea edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deitzea.