Amorebieta-Etxanok herritarrei dei egiten die zuhurtziaz jokatzeko

2020/07/15

Amorebieta-Etxano, 2020ko uzailaren 15a. Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak, prentsaurreko bat eman du gaur Amorebieta-Etxanoko herritarei erantzukizunez jokatzeko eta ez erlaxatzeko eskatuz, beste udalerri batzuetan COVIDaren hainbat agerraldi baitaude.

Alkateak gaur egindako adierazpenetan azpimarratu du jaiak bertan behera utzi direla, zornotzarren osasunari lehentasuna emateko, eta herritarrei eskatu die erantzukizunez jokatzeko denon onerako, eta bereziki jenderik gehien egoten den lekuetan zuhurtziaz jokatzeko. Udalak jaiak bertan behera utzi zituen erakuntzukizunez jokatuz, kutsatze guneak sortzeko arriskua ekiditeko, eta, aldi berean, online programa bat diseinatu du, herritarrei omenaldi bat egin nahian.

Liburuxkak etxerik etxe banatzea

Alkateak azaldu du Udalak liburuxka bat banatuko duela gogoraraziz 2 metroko distantzia gorde behar dela, maskara jarri behar dela eta eskuak sarri garbitzea garrantzitsua dela. Denda eta tabernetan banatu dira, eta baita udal ekipamenduetan ere. Gainera, bihar hasi eta datorren asteburuan, udalak maskarak emango dizkie kaletik maskararik gabe doazenei, maskararen erabileraren garrantziaz herritarrak kontzientziateko asmoarekin.

Hain zuzen ere gaur hasten dira online jaiak eta gaur arratsaldean (20:00etan) bideo batekin omenaldi txiki bat egin nahi zaie pandemian zehar lehen lerroan lanean egon direnei.