Amorebieta-Etxanok gaur ekingo dio Betarraganeko urbanizazioaren hirugarren faseari

2015/05/11
• Obra honek 800.000 euroko aurrekontua du eta bost hilabetez luzatuko da. Honekin, Amorebietako "zabalgunea"ri jarraipena emango zaio. • Urgozo kaleari jarraipen bat emango zaio eta berdeguneak, txakurgunea eta bidegorria handituko dira, aparkaleku berriak sortuz, beste batzuen artean.

Amorebieta-Etxano, 2015eko maiatzaren 12. Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur hasiko du Betarraganeko urbanizazioaren hirugarren fasea. Obra honek Urgozo kaleari jarraipen bat emango dio eta berdeguneak eta bidegorria handituko ditu, aparkaleku berriak sortuz, beste batzuen artean.

Obraren aurrekontua 800.000 eurokoa da eta lanak bost hilabetez luzatuko dira. Azken urteotan eraberritu eta berriztatutako guneari jarraipen bat emango dio, zornotzar guztiek inguru hau erabiltzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.

Hain zuzen ere Urgozo kalea luzatuko da, 8.000 m² inguruko azalerari eraginez. Aurreko faseetan egindako bidearen jarraipena izango den etorkizuneko 3.600 m² inguruko azalera duen partzelara iristeko modua era egongo da. 

Era berean, berdeguneak handituko dira, 6.000 m² gehiago eta zabaldu berri den Txakurgunea ere handituko da.  Ibilgailuentzat 1.000 m² ere gauzatuko dira, 18 aparkaleku egokituz. Hauetariko bat desgaituentzat izango da.  Egun dagoen bidegorriak jarraitu egingo du 180 m² gehiagorekin eta espaloiak 800 m²-rekin.  Zuhaiztiari dagokionean, haritzak eta likidanbarrak landatuko dira.   

Betarraganeko urbanizazioaren aurreko fasea duela gutxi gorabehera urtebete amaitu zen.  Honek ingurua guztiz berriztatzea ekarri zuen: 8.500 metro karratu berri espaloi eta oinezkoen guneentzat, 1.100 metro karratu gehiago bidegorriarentzat, 5.000 metro karratu bide eta ibilgailuentzat eta 10.000 metro karratu baino berdegune gehiago. Gainera, kilometro bat inguruan pantaila akustikoak jarri ziren autopistako eta N 634ko zaratak isolatzeko.