Amorebieta-Etxanok Euskadiko Xake Txapelketaren XXXII. edizioa hartuko du

2017/04/12
• Apirilaren 17tik 23ra bitartean ospatuko da lehiaketa Zelaieta zentroan. • Guztira 22 partaide izango dira txapelketan, eta irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. • Partaideen artean Gabriel del Río maisua, Mikel Huerga nazioarteko maisua edota Sergio Trigo FIDE maisua izango dira, besteak beste

Amorebieta-Etxano, 2013ko martxoaren 26a. Amorebieta-Etxanora etorriko zaigu beste urte batez Euskadiko Xake Txapelketa, bertan jokatuko baita 32. edizioa ere. Apirilaren 17tik 23ra bitartean, udalerri bizkaitarreko Zelaieta zentrora hurrera daitezke xakea gustuko duten guztiak, euskal xakelaririk onenen teknikaz eta jokaldiez gozatzera.

Euskal lurraldeetan sailkatu diren 22 partaideen artean erabakiko da zein den Euskadiko txapelduna, eta garaipenari esker, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeraz gain, 1.000 euroko saria ere eskuratuko du irabazleak.

Partidak irekiak izango dira ikustera hurreratu nahi duten guztientzat eta, horrezaz gain, Internet bidez ere ikusi ahalko dira zuzenean Zornotzako Xake Elkartearen webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com

Beste urte batez, oso kalitate oneko jokalariek hartuko dute parte, eta bertan izango dira, besteak beste, Gabriel del Río maisua, Mikel Huerga nazioarteko maisua, Sergio Trigo FIDE maisua eta Eihartze Buiza, nazioartekoa maisua eta Espainiako Xake Selekzioaren jokalaria.