Amorebieta-Etxanok emakumeen kontrako indarkeria eta portaera matxistak aztertuko ditu

2019/03/13
• “Zer da emakumeen kontrako indarkeria?” izena duen tailerra Nafarroa Zentroan egingo da. • Martxoaren 26ra arte zabalik dago izena emateko epea eta izena emateko berdintasuna@amorebieta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da edo 946 30 01 90 telefono zenbakira deitu.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak tailer bat antolatu du emakumeen kontrako indarkeriari buruz. Tailerraren izena “Zer da emakumeen kontrako indarkeria?” da eta apirilaren 2an eta 9an egingo da.

Tailerraren helburua portaera matxistei buruz eta emakumeen kontrako indarkeriari buruz gogoeta egitea da, okerreko usteak baztertu eta emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak zeintzuk diren jakin.

Tailerra Nafarroa Zentroan egingo da, 18:00etatik 20:00etara eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Martxoaren 26ra arte zabalik dago izena emateko epea eta izena emateko helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da edo 946 30 01 90 telefono zenbakira deitu.