Amorebieta-Etxanok Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egiteko herritarren parte-hartzea eskatu du

2020/10/07
• Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso irmoarekin jarraitzen du • Inkestarekin zornotzarren beharrak eta interesak antzeman nahi ditugu eta hauek Udal Berdintasunerako III. Planean txertatu.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei galdetuko die udalerrian berdintasuna diagnostikatzeko eta ebaluatzeko. Galdetegiaren helburua herritarrek berdintasunaren arloan dituzten beharrak eta iritziak bertatik bertara ezagutzea da, interes estrategikoak eta emakumeen eskubideen defentsa kontuan hartuta.

Berdintasun Plana egiteko prozesuak hiru fase ditu. Lehenengoak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana ebaluatzea dakar. Inkesta hau kokatzen den egoeraren diagnostikoa bigarren faseari dagokio. Azken fasean, III. Berdintasun Plana garatu eta idaztean datza. Inkestaren bidez jasotako informazio eta ekarpen guztiak Udaleko Berdintasun Plan berrian sartuko dira.

Informazioa biltzeko hainbat tresna diseinatu dira, besteak beste, herritarrei zuzendutako galdetegi anonimoa. Inkestaren bidez, Udalak berdintasunaren inguruan herritarrek duten iritzia jaso nahi du, baita datozen urteetarako ekintza-proposamenak ere.

Udalak inkesta anonimo hau osatzera animatu nahi ditu herritarrak, Amorebieta-Etxanoko III. Berdintasun Plana diagnostikatu, ebaluatu eta idazteko. Herritarren parte-hartzea funtsezko faktorea da. Inkesta azaroaren 15era arte egongo da eskuragarri esteka honetan: Bit.ly/BerdintasunaZornotza eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgunean: amorebieta-etxano.eus/berdintasunarloa/