Amorebieta-Etxanok emakumeen ahalduntzeari buruzko tailerrak jarri ditu martxan azaroan eta abenduan

2020/10/13
• Berdintasun Sailak sexualitateari, feminismoari, amatasunari eta dantzari buruzko lau ikastaro eskainiko dizkie zornotzarrei. • Interesatutako emakumeek urriaren 27ra arte eman dezakete izena 94 630 01 90 telefonora deituz edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, emakumeen ahalduntzeari buruzko lau tailer presentzial eskaintzen dizkie zornotzarrei. Lau ikastaroek sexualitatea, feminismoa, amatasuna eta dantza jorratzen dituzte. Jardunaldiak azaroan eta abenduan egingo dira. Tailerren helburua emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta udalerriko bizitza politikoan eta sozialean emakumeen parte-hartzea areagotzea da.

Parte hartu nahi duten emakumeek urriaren 27ra arte eman dezakete izena 94 630 01 90 telefonora deituz edo berdintasuna@amorebieta.eus. helbidera mezu bat bidaliz. Ikastaro guztiak doakoak eta presentzialak izango dira, osasun-egoerak eragozten ez badu. Ezinezkoa bada, online egingo dira.

Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, zozketarik gabe. Amorebieta-Etxanon erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza lortzeko orduan. Zeinu-mintzairaren interpretea eta/edo haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da eta inskribatzean eskatu beharko da.

 

            Nire sexualitatea forman jarriz tailerra:
            Ikastaro honen helburua emakumeek beren sexu-premiei buruz duten ezagutza indartzea da. Emakumeen sexualitateari buruz dauden mito eta tabuei buruzko informazio- eta gogoeta-gune bat sortuko da, sexualitate askeak ahalduntze-prozesuan duen garrantzia aztertu ahal izateko.

Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 20, 16: 00etatik 20: 00etara; azaroak 21, 10: 00etatik 14: 00etara Zelaieta Zentroan.

 

Amen taldeko tailerra:

Amatasuna eraldaketa-esperientzia bizia da eta emakume askok bakarka bizi dute, informazio askorekin baina estrategia erreal gutxirekin, prozesu horretako egoera batzuei aurre egiteko: bakardade-sentimendua, indarkeria obstetrikoa, amaren nahia, kontziliazioa, etab. Esperientzia hauek kideekin partekatu antzerki esperimentazioaren bidez, zapaldutako amatasunari aurre egiteko eta taldeko estrategiak bilatu amatasun ahaldundu bat esperimentatzeko.

Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 5, 12, 19 eta 26. Abenduak 3, 10 eta 17. 17: 30etik 19: 30era Nafarroa Zentroan.

 

            Zergatik gara feministak? Tailerra (Euskaraz):
            Ikastaro honetan mugimendu feministak munduan zehar egindako ibilbidea aztertuko da, galdera zehatz honi erantzuteko: "Zergatik gara feministak?" Galdera horri ikuspegi historiko zein teorikotik erantzungo zaio eta bien arteko loturak bilatuko dira.

Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 17 eta 24. Abenduaren 1a eta 15a. 18: 00etatik 20: 00etara Nafarroa Zentroan.

 

            Ahalduntzea sexualki esplizituak diren dantzen bidez tailerra
            Tailer honen helburua parte-hartzaileek sexualki esplizituak diren dantza batzuekin  (DSE) lehen topaketa teoriko-praktiko bat izatea da . Halaber, emakumeari bere identitate sentsual eta sexualenarekin konektatzeko aukera ematea eta dantza horiek ahalduntzeko tresna gisa duten potentziala aurkitzea.

Egunak, ordutegia eta tokia: azaroak 7, 14, 21 eta 28 eta abenduak 12. 10: 30etik 12: 15era. Zelaieta Zentroan.

Informazio Gehigarria