Amorebieta-Etxanok Bizkargi Eguna balkoietatik ospatuko du

2020/04/30
• Bizkargi Gogoratuz Elkarteak zornotzar guztiak animatu nahi ditu datorren maiatzaren 3an ikurriña jar dezaten Euskal Herrian hildako eta errepresaliatu guztiak gogoratzeko. • Osasun krisialdiarengatik bertan behera gelditu den ospakizun hau berreskuratu nahi da deialdi honekin

Amorebieta-Etxano, 2020ko apirilaren 30a. Amorebieta-Etxanok datorren igandean, maiatzak 3, balkoietatik ospatuko du Bizkargi Eguna.  Bizkargi Gogoratuz Elkartearen ekimenak zornotzar guztiak animatu nahi ditu ikurriña jar dezaten balkoi eta leihoetan, Euskal Herrian gerra zibilean eta gerra ostean hildako eta errepresaliatu guztiak gogoratzeko.

Bizkargi Gogoratuz Elkartearen deialdiak ospakizun hau etxetik egiteko modua bilatu du, ohiko ospaketa bertan behera gelditu behar izan baita osasun krisialdiarengatik.

Bizkargi Egunean jai giroa izaten da nagusi, eta gerrako eta frankismoko biktimei omenaldi bat egiteaz gain, memoria historikoa, egia eta justizia aldarrikatzen dira.