Amorebieta-Etxanok bere horretan utzi ditu 2019rako zergak

2018/05/25
• Neurriak zergei eta udal tasei eragingo die • Udalaren egoera ekonomikoa egonkorra eta orekatua da eta neurri hau hartzea ahalbideratu du • Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin hitzarmen bat sinatu da izapideak udaletxean bertan egiteko

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzaren 25a. Amorebieta-Etxanoko Udalak, aho batez, 2019rako zerga, udal tasa eta prezio publiko guztiak bere horretan uztea erabaki du.

Herritarrek araudia errazago interpretatu dezaten, Udalbatzaren Osoko Bilkurak zenbait aldaketa onartu ditu ordenantzen testuetan.

Amorebieta-Etxanoko Udalaren egoera ekonomikoa eta finantza egoera oinarrizkoa izan da erabaki hau hartzeko. Gogoratu behar da 2017an Zornotzako Udalak likidazioa superabitarekin itxi zuela; horrela, Estatuko Gobernuak ezarritako aurrekontu egonkortasun baldintzak aise betez.

Erraztasunak herritarrei
Bestalde, Udalbatzak hitzarmen bat sinatu du Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin. Honek aukera emango du ibilgailuen helbide aldaketak udaletxean egiteko, Bilbora joan beharrik gabe.

Azkenik, Amorebieta-Etxanoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin exekuzio aldiko zerga-bilketarako. Eraginkorragoa izango da eta burokrazia gutxiago izango dute herritarrek.