Amorebieta-Etxanok Begirada Aktiboa proiektua martxan jarriko du adinekoen artean bakardade eta babesgabetasun egoerak antzemateko

2015/05/15
• Proiektua aurkezteko eta informazioa emateko bilera maiatzaren 18an izango da 18:00etan Nagusi Aretoan

Amorebieta-Etxano, 2015eko maiatzaren 15. Nagusi Aretoak Begirada Aktiboa izeneko proiektu sozial bat martxan jarriko du.  Honen helburua bakarrik bizi diren Amorebieta-Etxanoko adinekoen artean bakardade eta babesgabetasun egoerak antzematea da eta Udaleko gizarte zerbitzuen bidez prebentzio eta babeserako ekintzak burutu.
Horretarako, elkartasun sare bat garatuko dugu boluntario eta elkarteekin osatua, gure inguruan bakardade egoeran daudenak lehenbailehen antzemateko.

Proiektua aurkezteko eta informazioa emateko bilera maiatzaren 18an izango da 18:00etan Nagusi Aretoan.

Informazioa Nagusi Aretoan eskuratu daiteke astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

Informazioa eskuratzeko telefonoa: 94 6491129.