Amorebieta-Etxanok bat egin du Bizkaian laguntza teknikoak jasotzeko lehen kanpainarekin

2020/10/27
• "Erabiltzen ez duzunarekin beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetu dezakezu" da ekimenaren lehen edizioaren leloa. • Laguntza teknikoak emateko gunea Nafarroa Zentroan dago.

Laguntza Teknikoen Bankuak (BAT) laguntza teknikoen lehen bilketa masiboa antolatu du Bizkaian, urriaren 26an hasi eta azaroaren 16an amaituko dena. Dohaintzan emandako artikuluak mendekotasun-egoeran edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei mailegu solidarioak egiteko erabiliko dira.

 Amorebieta-Etxanoko laguntza teknikoak emateko gunea Nafarroa Zentroan dago, goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara bitartean. Baita ere 94 440 91 16 telefono-zenbakira deituz edo bat@fundacionabueloactual.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz erosoena den bilketa-sistema adierazteko.

Ohe artikulatuak, eskaren aurkako koltxoiak, etxeko garabiak, makuluak, ibiltariak, gurpil-aulkiak, higiene-aulkiak, etabar dira eman daitezkeen eta BATen katalogoan sartuko diren laguntzetako batzuk. Katalogoak 100 artikulu inguru ditu eta handitu egin behar da epe labur eta ertainean aurreikusten den eskaerari erantzuteko.

Kanpainaren helburua laguntza teknikoei bizitza berri bat ematea da, dohaintzak erabilera zirkular egokia duela bermatuz. BAT taldeak jaso eta berrikusi egiten ditu; baliozkoak badira, prest jartzen dira, higienizatu egiten dira eta beste pertsona batzuei uzteko moduan uzten dira. Laguntza-artikuluak erabiltzaileei ematen zaizkie eta hala badagokio, etxean uzten dira. Erabiltzen diren bitartean, gorabeherei erantzuten zaie eta behar den mantentze-lana egiten da egoera onean jarrai dezan. Erabiltzaileak jada behar ez duenean, itzuli egiten du eta BATek berriz jasotzen du prest jartzeko.

Udaleko BAT zerbitzuari buruz
Udal BATa laguntza teknikoak mailegatzeko eta baliabide gutxien dituzten pertsonen arreta lehenesten duen zerbitzu solidarioa da. Bere jarduerak estali gabeko premia bati erantzuten dio. Desgaitasunari buruzko Euskadiko Liburu Zuriaren arabera, Bizkaian desgaitasunen bat duten  eta 65 urtetik gora duten 40.832 pertsona  daude; hauek, beren jarduera normaltasunez garatzeko laguntza-artikulurik izan ez dutela adierazi dute.   

BATek aurtengo otsailaren amaieran ekin zion bere jarduera solidarioari. Alerta egoeran eta Covd-19-ak eragindako konfinamenduan, Bizkaia osoan eskaini zituen maileguak pandemiaren ondorioak arintzeko; orain arte, hogeita hamar familiari lagundu die, 36 mailegu eta 58 zerbitzurekin.

 Gaur egun lanean ari da bere zerbitzuak Bizkaiko udalerri guztietara zabaltzeko eta egoera larriagotu egingo dela aurreikusiz, baldintzarik onenak sortzeko, neurri handiagoan, ezartzen ari diren muga eta murrizketek sektore ahulenei eragiten dietela kontuan izanda.