Amorebieta-Etxanok babes ofizialeko 95 etxebizitza berri izango ditu Betarraganen

2020/05/07
• Izena eman nahi dutenek ekainaren 15era arteko epea izango dute eta mezu elektroniko bat bidali beharko dute galder@grupoarrasate.com helbidera edo eskaria posta arruntez bidali ahal izango dute helbide honetara: Zezilia Gallartzagoitia 15, 48340 Amorebieta-Etxano. • Etxebizitzak behin betiko esleitzeko zozketa bat egingo da notario aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalak Azpiegiturak SAU sozietate publikoarekin izenpetutako hitzarmenak ezartzen dituen baldintzetan.

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 7a. Amorebieta-Etxanok babes ofizialeko 95 etxebizitza berri izango ditu Betarraganen, jabetza osoan eskuratzeko.  

Sustapen pribatua da, kooperatiba araubidearekin.

Etxebizitzak behin betiko esleitzeko zozketa bat egingo da notario aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalak Azpiegiturak SAU sozietate publikoarekin izenpetutako hitzarmenak ezartzen dituen baldintzetan.

Hitzarmen honi esker, kooperatibistak aukeratzeko prozesuan, Amorebieta-Etxanoko udalerrian noiztik erroldatuta dauden kontuan hartuko da, eta baita inguruko udalerrietan, baina betiere Bizkaian erroldatuta egotea beharrezkoa izango da.

Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 15era arte. Eskariak posta elektroniko bidez bidali beharko dira galder@grupoarrasate.com helbidera edo posta arrunt bidez ondoko helbidera: Zezilia Gallartzagoitia 15, 48340 Amorebieta-Etxano.

Era berean, telefono zenbaki bitara deitu daiteke, informazio gehiago nahi izanez gero:  618 816 707 eta 946 790 381.

Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean