Amorebieta-Etxanok amatasunari buruzko ikastaro bat antolatzen du

2016/01/25
• “Zer gertatzen zaigu amatasunarekin?” izenburua duen ikastaroak amatasunari buruzko gogoeta egin nahi du, egoera berean dauden beste emakume batzuekin partekatu beldurrak, trabak, indarguneak eta erronkak. • Izena emateko epea gaur, urtarrilak 25, zabaltzen da.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 25a. Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak amatasunari buruzko ikastaro bat antolatu du otsailaren 11, 18, 25 eta martxoaren 3rako Nagusi Aretoan.  “Zer gertatzen zaigu amatasunarekin?” izenburua duen ikastaroak amatasunari buruzko gogoeta egin nahi du, egoera berean dauden beste emakume batzuekin partekatu beldurrak, trabak, indarguneak eta erronkak modu irekian eta lasaian.  Azken batean, gizarteak ama izatearen inguruan sortutako ideala birplanteatu modu kritikoan.  Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

Udalak emakumeen jabekuntzarako antolatu duen programaren barruan kokatzen da ikastaro hau. Ikastaroaren helburua emakumeen potentzialtasunak garatzea da, orain arte ezagunak ez diren arloetan. 

Izena emateko epea gaur hasten da. Nagusi Aretoan eman daiteke izena astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik 20 euroko fidantza bat utzi behar da, ikastaroa amaitzean itzuliko dena.