Amorebieta-Etxanok adinekoei prestakuntza emango die gatazkak konpontzeko

2017/03/03
• Parte-hartzaileek gatazkak eta dauden arazo motak antzematen ikasiko dute eta baita modurik eraginkorrenean jarduteko komunikazio gaitasunak zeintzuk diren ere. • Tailerra martxoko ostegunetan eta apirilaren 6an izango da Nagusi Aretoan.

Amorebieta-Etxano, 2017ko martxoaren 3a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hirugarren adinekoentzat tailer bat antolatu du, gatazkak kudeatzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin.

Tailerra martxoan ostegunero izango da eta baita apirilaren 6an ere Nagusi Aretoan. Arazoei modu positiboan irtenbide bat emanez adinekoen elkarbizitza hobetzea du helburu eta arazo bati konponbidea bilatzerakoan eragile aktiboak izan daitezela.  

Nagusiek gatazkak eta dauden arazo motak antzematen ikasiko dute eta baita modurik eraginkorrenean jarduteko komunikazio gaitasunak zeintzuk diren ere.  

Elkarbizitza balore garrantzitsua da, herrian bizi diren guztien esfortzuari esker eraikitzen dena. Horregatik, beharrezkoa da harreman positiboak sustatzen lagunduko diguten tresna eta abileziak izatea eta hori lortzeko lan egiten duten eragile aktibo bihurtzea.  

Izena emateko epea astelehenean hasiko da, martxoaren 6an eta martxoaren 8ra arte luzatuko da.  Interesdunek Nagusi Aretoan izena eman ahal izango dute 16:00etatik 20:00etara.