Amorebieta-Etxanok 60.000 euro emango ditu herrian enplegua sustatzeko

2019/02/18
• Herriko langabetuak kontratatzen dituzten enpresak izango dira onuradunak, aldi baterako kontratua behin betiko kontratu bihurtzen dutenak edo lanaldia gutxienez %50era handitzen dutenak • Enpresa ekimen bat martxan jartzen duten langabetuek ere diru-laguntzak jasoko dituzte

Amorebieta-Etxano, 2019ko otsailaren 18a. Amorebieta-Etxanoko Udalak enplegua sustatzeko laguntzak onartu ditu.

Zehazki, Udalak diru-laguntzak emango dizkie Amorebieta-Etxanon lantokia duten empresa edo erakundeei, ondoko baldintzak betetzen badituzte: aldi baterako kontratu bat behin betiko kontratu bihurtu edo lanaldia gutxienez %50era handitu, langileen lan baldintzak hobetuz. Era berean, herrian enpresa ekimen bat gauzatzen duten langabetuek ere diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte.

Diru-laguntza hauetarako aurrekontua 60.000 euroko da. Horrela, bakoitzak 4.000 eta 5.000 euro artean eskuratu ditzake.

Gaurtik, 2019ko abenduaren 9ra arte, interesdunek eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Amorebieta-Etxanoko Udaleko sarrera erregistroan, 07:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.