Amorebieta-Etxanok “Birziklapenean jaioak gara” jardunaldia hartuko du

2018/10/24
• Zelaieta parkean jarriko den karpan tailerrak eta jolasak egingo dira • Helburua herritarrak birziklapenak duen garratntziaz sentsibilizatzea da

Amorebieta-Etxano, 2018ko urriaren 24a. “Birziklapenean jaioak gara” lelopean,  Amorebieta-Etxanoko udalak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, jardunaldi bat antolatu dute biharko, urriaren 25ean birziklapenaren inguruan.
Hondakinen kudeatzaileak diren Ecovidrio eta Ecoembes entitateekin batera, udalak  dinamika desberdinen bidez herritarrak sentsibilizatzea, parte hartzea hobetzea  eta birziklatze-tasa igotzea helburu duen  kanpaina hau martxan jarri du.
Horrela, herrian beiraren gaikako bilketaren inguruko informazio puntu bat jolas eta tailerrekin jarriko da eta triziklo informatzaile bat herriko kaleetatik ibiliko da.

Informazio karpa puzgarria tailerrekin eta jolasekin
Zelaieta Parkean, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara zabalik egongo da karpa. Gune horretan bi ingurumen-hezitzaile egongo dira eta gerturatzen den orori informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolas erakargarri batzuetan parte hartzeko gonbita luzatuko diete. Jolasen bidez, beirazko ontzien edukiontzi berdean utzi behar diren hondakinen errepasoa egingo dute, modu atsegin eta erakargarrian.Pedalei eragiten birziklatzearen alde
Gainera, triziklo berezi bat ibiliko dira Zelaieta parkeko inguruko kaleetan. Informazio panel eta jolas parte-hartzaile batez hornitua dago eta  ingurumen-hezitzaile bat arduratuko da herritarrekin harremana dinamizatzen eta Amorebieta-Etxanoko leku batetik bestera birziklatzearen aldeko mezuak zabaltzeaz.

Birziklatzeak saria du
Karpa puzgarrira gerturatzen diren pertsona heldu guztiak ondorengo erronkan parte har dezakete: ontzi batean zenbat kortxo dauden asmatzea edo ahal den gehien gerturatzea. Gehien gerturatzen den pertsonak beirazko ontzietan ontziratutako bertako produktuez osatutako saskia jasoko du.