Amorebieta-Etxanok 12.000 euro emango ditu Filipinetako urakanaren biktimei laguntzeko

- Cáritas eta Gurutz Gorria elkarteek bideratuko dute. - Amorebieta-Etxano, 2013ko azaroaren 27a. Amorebieta-Etxanoko Udalak 12.000 euro emango ditu azaroaren 8an Filipinetan hondamendia eragin zuen Haiyan / Yolanda tifoiaren biktimei laguntzeko. - Udalak seina mila euro emango die Cáritas eta Gurutz Gorria elkarteei, eta beraiek bideratuko dituzte laguntzak. - Urakanaren kalteak pairatu zituztenak 4 milioitik gora izan ziren, eta Udalak bere harri-koskorra ezarri nahi du zabaldutako laguntza-kanpainan.

.