Amorebieta-Etxanok Zubipunteko jolas gunea handitu du

2019/04/05
• Auzoko plazan kirol kantxa bat jarri da; ondoko kirolak egiteko aukera emango duelarik: futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, badmintona eta tenisa.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 5a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubipunte auzoko jolas gunea handitu du. Horretarako kirol kantxa bat egin du, ondoko kirolak egiteko aukera ematen duena: futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, badmintona eta tenisa.

Eguraldi txarrari aurre egiteko gai diren kalitate handiko material birziklatuekin eraiki da pista. 12 metroko zabalera du eta 24 metroko luzera eta belar artifiziala izango du.

Proiektu honen aurrekontua 55.000 eurokoa izan da.