Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea Eskola Publikorako irisgarritasuna hobetu du

2019/07/17
• Arrapala bi jarriko dira lehen hezkuntzako ludotekarako eta haur hezkuntzako komunak berrituko dira komun egokitu bat jartzeko. • Lanak udan egingo dira eta datorren ikasturtea hasi baino lehen amaituta egongo dira.

Amorebieta-Etxano, 2019ko uztailaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan hasi ditu Larrea Eskola Publikoko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Larrea Eskolako Lehen Hezkuntzako ludotekan eta Luis Urrengoetxea kaleko Haur Hezkuntzako lehenengo solairuko komunetan egingo dira lanak.

Ludotekan lanak egingo dira fatxadan ate berri bat zabaltzeko eta mailak erabili beharrik ez izateko, arrapala bi egiteko. Helburua eraikinaren kanpo aldetik edozeinek sartu ahal izatea da, batez ere arratsaldez, eskola itxita dagoenean eta ludotekatik bakarrik sartu daitekeenean. Haur hezkuntzako lehenengo solairuko komunei dagokienean, berritze lanen ondorioz, hirugarren komun egokitu bat egongo da. Irisgarritasuna bermatzeaz gain, dutxa bat eta umeak aldatzeko lekua izango ditu.

Lanak udan egingo dira eta ikasturte berria hasi aurretik amaituta egongo direla aurreikusten da. Udaletxeak guztira 82.000 euroko inbertsioa egingo du. Horietatik 33.800 ludotekarako sarbidea hobetzeko izango dira eta 48.200 komunak berritzeko.