Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emateko epea zabaldu du bainuontzia kendu eta dutxa jartzeko

2019/10/28
• Diru-laguntzak gutxienez 300 eurokoak izango dira etxebizitzako. • Helburua herriko nagusien mendekotasuna prebenitzea da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 29a. Amorebieta-Etxanoko Udalak diruz lagunduko ditu bainuontzia kendu eta dutxa jartzeko etxebizitzetan egiten diren lanak. Abenduaren 15era arte, zornotzarrek herriko edadekoen mendekotasuna prebenitzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte.

Zehazki, diru-laguntza hau jasoko dute 80 urte baino gehiago dituztenek, Amorebieta-Etxanon erroldatuta badaude eta ez badituzte 15.000 euro baino gehiago ondare higigarri edo higiezinean eta bigarren etxebizitza bat jabetzan ez badute.

Guztira, etxebizitza bakoitzak gutxienez 300 euro eskuratu ahal izango ditu lanak egiteko eta gehienez 1.850 euro.

Zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen eta ezkontidearen baliabide maila kontuan izango da. Diru-laguntza ematea erabaki ondoren, zenbatekoa hilabeteren barruan bankuan sartuko da.

Diru-laguntza hau eskuratzeko eskabideak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, dagokion deialdia onartu ondoren.