Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu bainuontzia kendu eta dutxa jartzeko

2019/04/01
• Diru-laguntzak gutxienez 300 eurokoak izango dira etxebizitzako. • Helburua herriko nagusien mendekotasuna prebenitzea da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 1a. Amorebieta-Etxanoko Udalak diruz lagunduko ditu bainuontzia kendu eta dutxa jartzeko etxebizitzetan egiten diren lanak. Ordenantza espezifiko bat onartu da herriko edadekoen mendekotasuna prebenitzeko.

Zehazki, diru-laguntza hau jasoko dute 80 urte baino gehiago dituztenek, Amorebieta-Etxanon erroldatuta badaude eta ez badituzte 15.000 euro baino gehiago ondare higigarri  eta bigarren etxebizitza bat jabetzan ez badute.

Guztira, etxebizitza bakoitzak gutxienez 300 euro eskuratu ahal izango ditu lanak egiteko eta gehienez 1.850 euro.

Zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen eta ezkontidearen baliabide maila kontuan izango da. Diru-laguntza ematea erabaki ondoren, zenbatekoa hilabeteren barruan bankuan sartuko da.

Diru-laguntza hau eskuratzeko eskabideak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, dagokion deialdia onartu ondoren.