Amorebieta-Etxanoko Udalak Astepe auzoa eraberritzeko lanak hasi ditu

2020/02/07

Amorebieta-Etxano, 2020ko otsailaren 6a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Astepe auzoa eraldatzeko lanak hasi ditu. Lanak egin ondoren 18 aparkaleku egongo dira, jolas gunerako sarbidea berrituko da eta arboladi berri bat egongo da.

Era berean, eta oinezkoari lehentasuna emateko, espaloiak zabalduko dira irisgarritasun irizpideak kontuan izanda. Farolak ere berrituko dira argi gehiago eta segurtasun handiagoa egon dadin inguruan.

Proiektuak 217.000 euroko lizitazio aurrekontua du eta lanak egiteko 3 hilabeteko epea.

Lan hauek egin ahal izateko Amorebieta-Etxanoko Udalak arau subsidiarioak aldatu ditu. Horri esker gunea tokiko dotazioa bihurtu da eta, beraz, etxebizitzak ez diren ekipamenduak eraiki daitezke.