Amorebieta-Etxanoko udala, euskara ikasleekin

2018/09/11

Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak, udaleko bozeramaileekin batera, harrera egin die gaur 2018/2019 ikasturtea herri euskaltegian hasiko duten ikasleei. Zehazki, ikasturte honetan euskara ikasten hasi edo jarraitzen duten herriko nagusiei (Nagusiak taldea) eta etorkinei (Aisa taldea) harrera egin zaie. Ekitaldi honekin, udalak euskera ikasten eta euskeraz bizitzen ahalegintzen direnei animatu eta bultzatu nahi du.