Amorebieta-Etxanoko Udalak azaroaren 25a ospatzeko tailerrak eta ipuin kontalari bat antolatu ditu

2019/11/15
• Zurrumurru sexisten kontrako tailerrak, umeentzako ipuin kontalari bat edo emakumeentzako klown tailer bat dira Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunerako programatutako ekintza nagusiak. • Azaroaren 25ean Herriko Plazan emakumeen indarkeriaren aurkako kontzentrazio bat egingo da eta bertan erakunde adierazpena irakurriko da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 15a. Amorebieta-Etxanoko Udala mobilizatu egingo da aurten ere, Emakumeen Kontrako Indarkeriak Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta.

Azaroaren 25a dela-eta, udalak, indarkeria mota honen egitura izaera berresten du eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko konpromisoa adierazten du. Halaber adierazten du plano guztietan esku hartu behar dela: prebentzioa, antzematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia. Bereziki azpimarratu behar da biktima eta bizirik atera direnen erreperazioaren garrantzia.

Horregatik, Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu gizartea indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.

Horrela, egunean bertan, azaroaren 25ean, zornotzar guztiek aukera izango dute indarkeria matxistari ezetz esateko Herriko plazan 13:00etan egingo den kontzentrazioan. Mobilizazio honen ondoren, erakunde adierazpena irakurriko da.

Azaroaren 25eko programazioa

Azaroaren 25aren inguruko ekintzak azaroaren 19an hasiko dira, zurrumurru sexisten kontrako tailerrarekin. Zelaieta Zentroan egingo da, 18:00etatik 19:30era. Tailer hau doakoa da eta emakume zein gizonei zuzenduta dago. Saio bi egingo dira: bat azaroaren 19an eta beste azaroaren 26an. Interesatuta daudenek izena eman beharko dute  Gizarte Ekintza Sailean. Horretarako helbidera idatzi edo 94 630 0190 edo 010 telefono zenbakietara deitu beharko da.

Azaroaren 27an, asteazkena, Amorebieta-Etxanoko liburutegian ipuin kontalaria egongo da. “Amata pirata” ipuina kontatuko du eta saioa 4 eta 8 arteko umeei zuzenduta dago.

Egun berean, azaroaren 27an, eta abenduaren 3an eta 11n, Berdintasun Sailak emakumeentzat klown tailer bat antolatu du. Saioak Zelaieta Zentroan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara. Azaroaren 25era arte zabalik egongo da izena emateko epea. Horretarako helbidera idatzi behar da edo 94 630 0190 edo 010 telefono zenbakira deitu.