Amorebieta-Etxanok txirrindulari irteera bat antolatu du emakumeen osasunaren alde

2019/05/27
• Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza-Egunerako, hau da, biharko, maiatzaren 28rako. • Txirrindulari irteeraz gain, zunba saio bat antolatu da eta datorren larunbatean, ekainaren 1ean, egingo den milia morea. Ekintza hauek Berdintasunaren aldeko Emakumeen Kontseiluan proposatu dira.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 27a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datorren larunbaterako, ekainaren 1erako, bihar, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza-Eguna delako.

Berdintasun Sailak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako eta Berdintasunaren aldeko Emakumeen Kontseiluan proposatu diren ekintzen helburua da osasunerako eskubidea giza eskubidea dela berrestea eta hortaz, emakumeek inolako murrizketa edo salbuespenik gabe horretarako aukera izatea beraien bizitza guztian zehar.

Datorren larunbaterako emakumeen txirrindulari irteera bat antolatu da Urgozo txirrindulari elkartearen laguntzarekin. Amorebieta-Etxanon hasiko da, Ipiñaburu eta Dima zeharkatuko ditu eta berriro Amorebietara bueltatuko da 12:30 ingururako.

Nahiago duten emakume edo neskatoentzat, zunba saio bat egongo da Zubiondo parkean. 11:30ean milia morea hasiko da, Iraia Garcia korrikalariaren laguntza izango duen lasterketa herrikoia (1609 m). Parte hartzen duten emakume guztiei kamiseta bat oparituko zaie.