Amorebieta-Etxanok txakurren jabeei zuzendutako kanpaina bat abian jarri du

2019/02/20

Amorebieta-Etxanoko udalak txakurren jabeei zuzendutako kanpaina bat abian jarri du honakoak gogoratuz:

  • Txakurren jabeek txakurrak identifikatuta eta Udalean erroldatuta izan behar dituzte.
  • Txakurraren jabea da txakurrak eragin ditzakeen kalte, galera eta molestien arduraduna
  • Leku publikoetan txakur guztiak lotuta egon behar dira
  • Jabeak beharrezko neurriak hartuko ditu kale eta gune publikoetan gorotzik ez dadin gelditu.