Amorebieta-Etxanok ongi-etorria ematen die Errege Magoei

2019/12/30
• Erregeen kabalgata 18:00etan hasitako da Biarritz poligonoan eta Herriko Plazan amaituko da. Han txikienek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute. • Zornotzar guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie, musikaz, kolorez eta argiz betetako desfile honetan.

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 30a. Amorebieta-Etxano Errege Magoak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, noiz etorriko zain, hasia da prestaketekin. Erregeak urtarrilaren 5ean etorriko dira herriko umeengana, eta argiz, soinuz eta ilusioz betetako hiru karrozen gainean etorriko dira.   Zubiaur Musika Eskolako Triki Piu bandako trikitilariak izango dituzte bidelagun.

Hiru karroza hauekin batera Disneyko laugarren bat egongo da, kolorez eta fantasiaz betea. Zubiaur Musika Eskolako hip-hopeko ikasleek girotuko dute kabalgata, eta herriko gazteek Erregeen paje lanak egingo dituzte.  Musikaz, kolorez, eta, zelan ez, gozokiz, betetako ikuskizuna izango da, herritar guztiei zuzendua.

Desfilea 18:00etan hasiko da Biarritz poligonoan eta handik Gudari kalera joango da San Migel kaletik pasatu ondoren, eta Herriko plazan amaituko da. Han txikienek Erregeekin egoteko aukera izango dute, beraien gutunak eman, eta zer eskatu dieten azaldu.