Amorebieta-Etxano morez jantziko da emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

2019/11/20
• Udalak 1.000 puntu more banatuko ditu, herritarrek indarkeria matxistaren aurka daudela adierazi dezaten. • Ekimen honek osatu egiten ditu azaroaren 25aren inguruan antolatutakoak. Egun horretan ipuin kontalari bat eta emakumeentzat klown tailer bat egongo dira.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 20a. Amorebieta-Etxanoko Udalak 1.000 puntu more banatuko ditu zornotzarren artean datorren azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta. Bihar hasi, osteguna, azaroak 21, eta azaroaren 25era arte, nahi dutenek puntu morea jaso ahal izango dute beraien etxebizitzan jartzeko eta horrela, indarkeria matxistaren kontrako ikurra edonork ikusteko modura egon.

Puntu moreak egongo dira herriko ikastetxe guztietan, 237 denda eta 100 tabernetan. Azken hauetan ezpainzapiak ere egongo dira ikurrarekin.

Mobilizazio more honek herritarrak indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi ditu, eta Udaleko Berdintasun Sailak egun horren inguruan antolatutako ekintzak osatzen ditu. Zentzu honetan, ipuin kontalari bat eta klown tailer bat egongo da emakumeentzat. Azaroaren 25ean Herriko Plazan emakumeen indarkeriaren aurkako kontzentrazio bat egingo da eta bertan emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako erakunde adierazpena irakurriko da.