Amorebieta-Etxano, kontu orokorretan anomaliarik ez duten 20 euskal udalerrien artean

2019/07/24
• EAEko Toki Entitateen Kontuei buruzko 2017ko txostenak, Amorebieta-Etxano anomaliarik ez duten 20 euskal udalerrian artean sartzen du. • 252 udalerri aztertu dira eta horietatik Amorebieta-Etxano da herririk handiena. • Euskal Herriko Kontuen Epaitegiak, Andoni Agirrebeitiak zuzentzen duen taldearen kudeaketa begi onez ikusi du.

Amorebieta-Etxano, 2019ko uztailaren 24a. Euskal Herriko Kontuen Epaitegiaren EAEko Toki Entitateen Kontuei buruzko azken txostenak, Amorebieta-Etxano kontu orokorretan anomalia edo akatsik ez duten 20 euskal udalerrien artean sartu du.

252 udalerri aztertu dira eta horietatik Amorebieta-Etxano herririk handiena dela azpimarratu daiteke. Horrela, txostenak begi onez ikusten du Andoni Agirrebeitiak zuzendutako taldearen kudeaketa.

Dokumentuak ondokoak aztertzen ditu: aurrekontua onartzerakoan epeak bete diren, likidazioarenak eta kontu orokorrarenak; agirien eduki formala, aurrekontuei dagokienean kalkuluan egondako egokitzapena edo ondarearen kontabilitatea, … beste batzuen artean, denak 2017. urtean udalaren fiskalitatearen kudeaketa egokiarekin lotuta.