Amorebieta-Etxano inauteriak prestatzen dabil

2016/01/26
• Publiko guztientzat hainbat jarduera antolatu dira. • 2016ko inauteriak girotzeko ondokoak izango dira: Markeliñeren Zoo Zoom antzezlana, umeentzat disko festak, Irulitxa Txaranga, Itziarren Semeak, Enkore eta Las Tea Party. • Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatuta mozorro lehiaketa bat egingo da, aurtengo inauterietan kaleak kolorez jantziko dituena.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu herritarrek 2016ko inauteriak gozatzeko aukera izan dezaten.  Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak. 

Ostirala, otsailak 5

  • 17. 30 Gaur Jaiaren eskutik umeentzat dantzaldia Zelaieta parkeko karpan.
  • 18.30  Kalejira Perubelerekin eta Udazken dultzainero taldearekin Zelaieta parketik hasita.
  • 19.30  Sagardo eta txorizo dastaketa Zelaieta parkean.
  • 21.00 Enkore eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua Zelaieta parkeko karpan.

Larunbata, otsailak 6

  • 18.00 Umeentzat antzerkia Markeliñe taldearen eskutik: Zoo Zoom antzezlana.
  • 20.30 Irulitxa taldearekin txaranga herritar guztientzat Amorebieta-Etxanoko kaleetatik.
  • 21.00 10-17 urte arteko neska-mutikoentzat mozorro lehiaketa Zelaieta parkeko karpan.
  • 21.30 Disko festa Zelaieta parkean Las Tea Party taldekoekin.

Gainera, egunean zehar Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatutako mozorro lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Aurtengo gaia ondokoa da: “Guk pelikulak aukeratu ditugu, eta zuk?”

Igandea, otsailak 7

  • 12.00 Udabarri dantza taldeak herrian zehar dantzan egingo du, Amorebieta-Etxanoko txoko guztiak girotuz. 

Asteartea, otsailak 9

  • 17.00 Zelaieta parkean dagoen karpan umeentzat diskoteka. Ordu berean, txikienek Zelaieta Zentroan jarriko den photocallean parte hartu ahal izango dute. 
  • 18.00  Adinekoentzat mozorro lehiaketa, lunch-a eta ostean dantzaldia Nafarroa Zentroan.
  • 18.30 Zelaieta parketik kalejira bat hasiko da Perubelerekin eta ondoren pertsonaia gaizto honi agur esan eta erre egingo da.
  • Umeentzat txokolatada.