Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko Udalek, eta Arratiako Mankomunitateak jaietatik etortzeko gaueko autobusa martxan jarri dute

2010/09/07
• Zerbitzua Igorreko jaietan hasiko da

Amorebieta-Etxano, 2013ko ekainaren 10a. Amorebieta-Etxanoko eta Galdakaoko Udalek, eta Arratiako Udalen Mankomunitateak Jaietatik Bueltatzeko Autobusa gaueko autobus zerbitzua jarri dute.

Zerbitzu hau larunbat gauetan gauzatuko da gehienetan, bi ordu ezberdinetan ia kasu guztietan: Goizaldeko 02:30ean autobus bat irtengo da jaietan dagoen herriko erdiguneko geltoki batetik eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo du ordu bi geroago, 04:30ean hain zuzen.


Igorren, Galdakaon eta Amorebieta-Etxanon jaiek asteburu bi irauten dutenez, biotan eskainiko da zerbitzua. Guztira, 13 egunetan: 9 Arratian, 2 Galdakaon eta beste horrenbeste Amorebieta-Etxanon.

Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren finantziazioa dauka.

2013ko EGUTEGIA
IGORRE

Ekainaren 8an (larunbata) / ekainaren 15ean (larunbata)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
BEDIA
Ekainaren 22an (larunbata)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
ARANTZAZU
Ekainaren 29an (larunbata)
03:30
Autobus geltokian
DIMA
Ekainaren 29an (larunbata)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
LEMOA
Abuztuaren 3an (larunbata)
02:30 / 04:30
Posta-bulegoaren ondoan
ZEANURI
Abuztuaren 14an (larunbata)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
AREATZA
Abuztuaren 30ean (larunbata)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
ARTEA
Irailaren 6an (ostirala)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian
AMOREBIETA-ETXANO
Uztailaren 20an eta 27an (larunbatak)
02:30 / 04:30
Nafarroa Zentroan
GALDAKAO
Irailaren 14an eta 21ean (larunbatak)
02:30 / 04:30
Udaletik hurbil dagoen autobus geltokian